Skip to main content
PRENTSA OHARRA

Udal umezainen doako zerbitzu publikoa proposatu dugu

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IU-Berdeak Equo-Alianza Verde koalizioak amatasunen inguruko jardunaldi kulturala antolatu du

Amaren eguna dela eta, koalizioak emakume migratuen amatasunaz, amatasun ezaz, amatasun mota ezberdinez eta kontziliazioaz hausnartzeko ekintza bat burutu du Bilbon. Bertan, Ana Viñals alkategaiak eta Lorena Vicioso eta Stella García zerrendakideek parte hartu dute.

Jardunaldia hasi aurretik, Viñalsek agerraldia egin du komunikabideen aurrean, maiatzaren 28ko hauteskundeen ostean Bilboko Udalean bere taldeak bultzatu nahi dituen bi proposamen aurkezteko.

Koalizioak udal umezainen zerbitzua aktibatzea proposatzen du, guztiz publikoa eta doakoa. Bilboko alkategaiak azaldu duenez, “gero eta zailagoa da lan-bizitza eta bizitza pertsonala eta familiarra uztartzea”. “Horregatik, asteko zazpi egunetan eskariaren arabera eskuragarri egongo den udal umezain-zerbitzu bat” proposatzen du taldeak. Ekimen hori auzoetan dauden Udal Zentroetan gara liteke beraien ustez. “Bilbo hazierarekin lagunkoiagoa izatea nahi dugu, eta zainketak erdigunean jartzeak ezin du slogan soil batean geratu”, adierazi du Viñalsek.

Bestalde, hautagaiak uste du Bilboko Udalak “zor historiko handia” duela oraindik “hiriko emakumeekin eta mugimendu feministarekin”. “Benetan modernoa eta aurrerakoia den hiri orok Emakumeen Etxea izan behar du, ahalduntze-eskolez gain. Baina Bilbon oraindik ez dugu topagune, interakzio eta prestakuntzarako gune autonomorik”, azaldu du Viñalsek. “Bada garaia Bilbok gu guztion espazio fisiko eta sinbolikoa izan dezan, badaa garaia bilbok bere Sororitatearen Egoitza izan dezan”, berretsi du.