Skip to main content
PRENTSA OHARRA

Roberto Uriarte: “Geu gara legealdi honetan kooperatiba-sozietateetako langileentzako eskubideak berreskuratzea lortu duen indar bakarra”

Diputatuak, euskal kooperatibismoaren ikurra den Arrasate udalerrian, Unidas Podemosek kooperatibei laguntzeko xedeaz lortutako neurri guztiak nabarmendu ditu: “Erakutsi dugu geu garela langile klasearen helburuak lortzeko tresnarik onena”

Arrasaten, euskal kooperatibismoaren ikurra den udalerrian, Roberto Uriarte euskal diputatuak harro dagoela adierazi du Unidas Podemosek kooperatibetako langileen alde Gobernuan bultzatutako neurriengatik, beraien eskubideak zabaltzea ahalbidetu dutelako. Are gehiago, irmo adierazi du “legealdi honetan kooperatiba-sozietateetako langileentzako eskubideak berreskuratzea lortu duen indar bakarra geu gara”.

Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verde alderdiek Arrasaten egin duten mitinari amaiera eman dio Uriartek. Bertan izan dira, halaber, Rafa Mayoral Unidas Podemoseko diputatua, Miren Echeveste Gipuzkoako ahaldun nagusigaia, Eva Abuin udalerriko alkategaia, Juan Luis Merino Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaia (Deba Urola) eta Arantza Gonzalez Donostiako Udalerako hautagaia.

Euskal diputatuak adierazi du alderdi askok esaten dutela kooperatibak defendatzearen alde daudela, baina ez dute ekimen edo zuzenketa bakar bat ere aurkezten euren langileei laguntzeko. Aitzitik, azpimarratu du Unidas Podemosek hiru eskubide berreskuratu dituela kooperatiba-sozietateentzat azken urtean, “konkurtsoari edo enpleguari buruzko legean zuzenketak eginda, besteak beste, langileen eskaintza lehenesten duena konkurtso-prozesu batean beren enpresa erreskatatzeko edo kotizazioen kapitalizazioa ahalbidetuz, hau da, langileek kapital gisa erabili ahal izatea langabeziagatik dagokien prestazioa enpresa eskuratzeko”.

“Unidas Podemos izan da kooperatiba-sozietateetako langileen eskubideak handitzea lortu duena. Kooperatibetako langileek beren helburuak lortzeko duten tresnarik onena gara. Hala frogatu dugu legegintzaldi honetan”, azaldu du Uriartek. Ildo horretan, hau azpimarratu du: “Langileen ikuspegia lege guztietan jartzeko gaitasuna geuk dugu, konkurtso-legean edo enpleguaren legean egin dugun bezala”. “Harro egon behar dugu kooperatiba-sozietateetako langileriarentzat lortu ditugun lorpenekin. Beste alderdiek imajinatu ere egiten ez dituzten eskubideak  ateratzen ditugu legeetatik” , hitzekin amaitu du esku-hartzea.

Ildo horretan, Rafa Mayoralek langile klasearen eroste-ahalmena indartzeko eta klase herrikoien interesak patronalen interesen aurrean defendatzeko deia egin du. “Ez da nahikoa esatea ez dugula pribatizazio gehiagorik nahi. Jendearen eskubideak bermatzen dituzten zerbitzu publikoak despribatizatu behar dira”, aldarrikatu du.

Horrela, maiatzaren 28an” itxaropen-mezu bat” zabaltzeko deia egin die herritarrei, beste batzuek aktore politiko gisa erabiltzen duten beldurraren aurrean. Ildo horretan, Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU Berdeak Equo Alianza Verde koalizioaren aldeko botoa eskatu du, “boto errebeldea delako, guztiontzako duintasuna bermatuko duen gizartea eraikitzeko”.

Bestalde, Miren Echevestek konpromisoa hartu du “EAJk eta PSEk ekarri diguten egoerari buelta emateko, herriarekin eta herriarentzat gobernatzeko” eta herritarren eskubideekin negoziorik ez egiteko. “PSEk bat egin du EAJrekin, bere eredu neoliberalaren alde jotzeko, eta EH Bilduk ez du egungo sistema aldatu nahi”, adierazi du. Ondoren, hau aldarrikatu du:  “Guk badakigu jendearentzat gobernatzen, ederki erakutsi dugu eta”.

Ongizatearen estatua bermatze aldera, Echevestek ohartarazi du “zerbitzu publikoei eutsi behar” zaiela, eta, horretarako, “EAJk PPrekin eta PSEren bermearekin hitzartu zuen fiskalitatea ez dela baliozkoa, Sabin Etxeak esandakoa onartu baitzuen”. “Eredu fiskala ez da aurrerakoia. Ongizate-estatua langileok mantentzen dugu eta sistema hori aldatu behar dugu”, azpimarratu du Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak.

Eva Abuinek esan du premiazkoa dela Arrasaten norabide politikoa aldatzea, “inmobilismoak eta inprobisazioak markatutako hainbat urtetako kudeaketaren ondoren”. “Ia zerbitzu publiko guztiak esku pribatuetan daude, eta ondorioak zerbitzu prekarioak dituzten herritarrek eta lan-baldintza txarrak dituzten langileek jasaten dituzte”, salatu du, hiriko autobusaren zerbitzuarekin gertatzen dena adibidetzat hartuz. “Autobus-flota aldatu behar dugu eta zerbitzua publiko bihurttu”, adierazi du.

Bere hitzaldian, bere hauteskunde programaren hiru puntu nagusiak azaldu ditu: “Auzoak politikaren erdigunera ekarriko ditugu eta behar duten inbertsioa emango diegu, gure zerbitzu publikoak berreskuratuko ditugu plan estrategiko baten bidez guztiak udalekotzeko, eta Arrasatek behar duen gizarte-kohesioa bultzatzeko politika publikoak martxan jarriko ditugu”, ondorenhau aldarrikatu du: “Herritarren eskubideak ahalbidetzeko bermea geu gara”.

Era berean, Arantza Rodriguezek salatu du PSEk Euskadiko eskuinarekin ituna egingo duela berriro maiatzaren 28ko hauteskundeen ostean, eta, beraz, herritarrei dei egin die hautetsontzietara joateko, langile klasearen eta gehiengo sozialaren eskubideen defentsan koalizioak butzatzen duen proiektua botoz betetzeko. “Badago alternatiba bat Euskadin. Ezkerrarekin ituntzen denean, jendearen bizi-baldintzak hobetzen dira eta eskubideak berreskuratzen dira”, azpimarratu du.

Ildo horretan, Juan Luis Merinok hau gaitzetsi du: “azken hamarkadetan, EAJ-PSEren eta PPren eskutik, Gipuzkoan sortzen den aberastasunaren bidegabeko banaketa egin dela  ikusi dugu, eta banaketa horri esker, gehiago dutenek gero eta gutxiago ordaintzen ari dira”. Adibide batzuen arabera, “Gipuzkoan eta Euskadin dugun fiskalitateak gehien dutenei egiten die mesede, eta langileok, berriz, askoz ere ahalegin handiagoa egin behar dugu”. Horregatik, azpimarratu du “Elkarrekin koaliziotik proposamenak egin ditugula egoera hori iraultzeko”, baina beti izan da tartean EAJren eta PSEren gaitzespena.

Informazio gehiago:
https://lafuerzadelopublico.eus/eu/