“Mugikortasun iraunkorreko politikak behar ditugu trafikoaren presioa murrizteko”
Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU Berdeak EQUO eta Alianza Verde Koalizioak ohartarazi du guztiz okertuta dabilela EAJ hegoaldeko proposamenarekin; izan ere, ikusita dago zirkulazioa arintzeko baino gehiago buxadurak areagotzeko besterik ez dutela balio errepide eta bide berriek

Elkarrekin taldearen kanpainako ekitaldian, zeinetan iraunkortasunaren gaia landu baitute, hor izan dira Florent Marcellesi Berdeak Equoko bozeramaileetako bat eta Idoia Villanueva europarlamentaria. Eta Garbiñe Ruiz alkategaiak mezu irmoa jaurti du EAJren proiektuaren aurka, Gasteiz hegoaldean saihesbidea egin nahi duela eta. Ruiz ziur da guztiz oker dabiltzala errepide berria proiektatuta, ikusia baitago bide eta errepide gehiago egiteak ez duela zirkulazioa arintzen, aitzitik buxadurak areagotzen dituela.
Elkarrekin taldearentzat, Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Berdeak EQUO eta Alianza Verde alderdiek osatutako koalizioarentzat, urte sail bat da mugikortasunaren arloa ikertzen dutenen teoria egiazkoa dela: bideek epe laburrean %3-6 handitzen dituzte auto kopuruak eta epe luzera %6-10. “Arazoa konponbidean utzi beharrean, areagotu besterik ez dute egingo. Alderdiok berdez tindatzen dira kanpotik. Egiaz ez daude mugikortasun iraunkorrera begira; ibilgailu pribatuan oinarritutako mugikortasunean pentsatuta bilatu nahi dituzte irtenbideak, eta, gainera, ez dira eraginkorrak izango”, azpimarratu du Elkarrekin taldeko hautagaiak.
Ruizek ohartarazi du alderdiak ez duela babestuko “zentzugabekeria” hori datorren legealdian; aitzitik, mugikortasun iraunkorraren arloko neurri ausartak eta eraginkorrak bultzatuko dituela, garraio publikoaren maiztasuna handituta eta geltokiak ugarituta; horrela, herritarren eskarietara doituko dira, batik bat bizikleten eta ibilgailu motordunen bizikidetzaren alde dauden langileen eskarietara, nola eta zirkulazioa baretzeko zonak ezarrita; hartara, bizikletan desplazamenduak egitea seguruagoa izango da, eta horren erabilera handituko da. “Hegoaldeko saihesbideak dei efektu bat eragingo du; auto gehiago erabiliko dira, etxean utzi beharrean. Europatik ari dira eskatzen erabilera apaltzeko, zertarako eta, klima larrialdi betean, ibilgailu pribatuen emisio kutsagarriak gutxitzeko”.
Ruizek esan du hegoaldeko saihesbidea Green Capitalen mugikortasun politiken aurka doala, eta gainera tupust egiten du Hirigintzako Mugikortasun Plan Orokor berriaren hitzarmenarekin, zeinak errepidea igaroko litzatekeen sektorea desklasifikatzea baitakar labore lurretara bideratzeko. “Iragarpen honek, bestalde, ingurumen inpaktua eduki ez ezik, hegalak emango dizkio eraikuntzako enpresen interesei interes orokorrei baino gehiago. Ez dugu aurreko HAPOaren hirigintza hedatzailea baztertzea ez den beste planteamendurik babestuko, eta aurrera egingo dugu hiria hazteari amaiera emateko eta konpaktuagoa eta berdeagoa izateko”.
Florent Marcellesik, EQUO Berdeak alderdiko federazioko bozeramaileak eta Bruselako europarlamentari izandakoak, berriz esan du beharrezkoa dela enplegu berdea garatu eta bultzatzea, kalitatezko lanpostuak sorrarazten baititu eta aldi berean gure ingurune naturalak zaintzen laguntzen baitu. “Makroparke eolikoen eredua zaharkitua dago; enplegua lurraldetik kanpo kokatua dago; udalerriei ez die aberastasunik itzultzen; eta, gainera, arriskuan jartzen ditu landa ingurunearen jarduerak eta biodibertsitatea. Horren aldean, berdeok apustu egiten dugu energia autokontsumoaren garapenari loturiko enpleguaren alde, oraina eta etorkizuna duen eredu baten alde”, esan du Marcellesik.
David Rodriguez ahaldungai nagusiak eurodiputatu berdearen planteamenduak babestu ditu, garapen ordenatu, homogeneo eta ingurumenean inpakturik gabeko energia berriztagarrien alde egiten baitu Euskadin. Horrela, eredu zentralizatu, opako eta ez oso demokratiko horretan segitzea saihesten da. “Ahal den inpakturik txikiena egingo duten lekuetan ipini behar dira. Ezin da ulertu eta ez da onargarria Azazeta eta Labraza hautatzea parke eolikoak kokatzeko, zona horietan inpaktua hain handia izanik hala biodibertsitatean nola landa munduan, naturan, ondare historiko-kulturalean eta paisaian”.
Informazio gehiago:
https://lafuerzadelopublico.eus/eu/
Maiatzak 23