Skip to main content
PRENTSA OHARRA

Irunek aurkeztu du maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako hautagaitza

Koalizioko alkategai David Nuñok nabarmendu du bere zerrenda Irungo Sozialistek eta Irungo EAJk proposatzen duten hiri eredu berberaren alternatiba dela. Hautagaitza gaztea eta, aldi berean, esperientziaduna aurkezten du alternatibak

2023/05/04

Podemos Ahal Dugu, Ezker Anitza/IU eta Alianza Verde alderdiek osatutako koalizioak bere zerrenda aurkeztu du Urdanibia plazan egindako ekitaldi batekin. Ospitale Zaharra lekuko, publikotasunak duen garrantzia eta, batez ere, indarra azpimarratu nahi izan du Irungo alkategai David Nuñok.

Horrez gain, Nuñok argi utzi nahi izan du “zerbitzu publikoak eskaintzaile onenari saltzen dizkion bi hiri-ereduen aurrean- zerbitzuak gutxiengo baten negozioa izan daitezela-, gaur aurkezten ari gara benetako alternatiba den hautagaitza. Beste erakunde batzuetan ikusten ditugun PSE-EAJ tandemeko gobernuek Irungo herritarrei kalte egin dieten erabakiak hartu dituzte”.

Ekitaldian, Miren Echevestek aurkeztu du hautagaitza, Irungo Udaleko Euskara eta Berdintasun ordezkariak eta Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IU-Berdeak Equo-Alianza Verde koalizioko Diputatu Nagusigaiak. Echevestek hautagaitza osatzen dutenak animatu nahi izan ditu, zinegotzi gisa izandako esperientzian oinarrituta, eta, azken agintaldi honetan, Udal Gobernuan izan duen erantzukizuna gogoan hartuta.

Hezkuntza, Gazteria, Lankidetza, Musika eta Memoria Historikoaren arloetako egungo ordezkari Santi Jiménezek nabarmendu du koalizio hau prest dagoela legegintzaldi honetan lortutako gobernu-lorpenei jarraipena emateko. Gainera, nabarmendu du koalizioko alderdien arteko desberdintasunetik, datozen hauteskundeetan hautagaitzarik aurrerakoiena izateko beharrezko batasuna lor daitekeela.

Ekitaldian hauteskunde-zerrendako kideek ere parte hartu dute. Beren burua aurkeztu dute eta David Nuño buru duen hautagaitzaren parte izateko duten motibazioa azaldu dute. Thania Pazos, orain arte hotel-kate bateko zuzendaritza-ondoko gisa aritu da eta Emakumeen Etxearen sorreraren balioa azpimarratu nahi izan du, eta gaineratu du beharrezko topagunea bihurtuko dela.

Rosa Rubio idazlea da eta 4 eleberri argitaratu ditu. Kultura hurbiltzearen eta deszentralizatzearen aldeko apustu irmoa egin du, Irungo auzoetara helaraziz.

Naroa Perurena praktiketan dabilen ikaslea da eta argi utzi nahi izan du koalizioak zalantzarik gabe egiten duela apustu emakumezkoen kirola bultzatzearen alde, baita emakumezkoaren figuraren alde, bai emakumezkoen bai gizonezkoen kirolean.

Azkenik, Enrique Martínezek aurkeztu du bere burua. Orain arte aduana-agente eta UNEDeko irakasle lan egin du eta gazteei zuzendu zaie esateko ezin dela politikarik egin irundar gazteak kontuan hartu gabe. Jardunaldia informazio-mahai batekin hasi da, eta bertan hauteskunde-proposamenak eta oraingo udal gobernuaren lorpenak jasotzen dituzten materialak banatu dira.

Ondoren, ekitaldia bertaratutakoentzako luch batekin amaitu da. “Hautagaitza hau kanpainari aurre egiteko ongi baino hobeto prestatuta dago, baita aurretik datozen lau urteetarako ere” hitzekin amaitu du Nuñok bere esku-hartzea.

Zerrenda: 1. David Nuño García. 2. Thania Pazos Gonzalo. 3. Enrique M. Martínez Martínez. 4. Santiago Jiménez Ussía. 5. Naroa Perurena Valero. 6. Rosa Rubio Sánchez. 7. María Eugenia “Eukene” López Muñoz. 8. José Manuel Álvarez Quintana. 9. José Antonio “Txitxo” Díaz Escano. 10. María Valiente González. 11. Sergio Martínez Martínez. 12. Koldo Vera Oñativia. 13. Marcelina “Nina” Martín Barroso. 14. Isabel Puerto Martínez. 15. Mª Juncal Valiente González. 16. María Ángeles “Marian” García Calle. 17. Víctor Torrijos Cantero. 18. José Antonio “Pepe” Mier Marcos. 19. Unai Burguete Rubio. 20. Ana Isabel Pérez Niebla. 21. Borja Mier García. 22. María Luisa García Calle. 23. María del Carmen “Karmele” Arruebarrena Pérez. 24. Román Díaz García. 25. David Soto Rodríguez.