Irene Monterok Errenteria bisitatu du
Irene Montero: "Elkarrekin Podemosek eraldatzeko indar nahikoa izatea behar dugu, Errenterian eta Euskadiko beste udalerri askotan gobernatzen jarraitzeko, Osakidetza zaintzeko eta bertako profesionalei lan-baldintza duinak eskaintzeko gai diren gobernu aurrerakoiak egon daitezen".

👨👩👧👦 Berdintasun ministroak Elkarrekin Podemos IUk herritarren bizitza hobetzeko udal gobernuan egindako politiken berri izan du, Maite Gartzia Kultura eta Kirol ordezkari eta alkategaiaren eskutik. Bisitan, Pilar Garrido Podemos Euskadiko idazkari nagusiarekin eta Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo, Alianza Verde koalizioko hautagaiekin izan da. Monterok Lekuona proiektua bertatik bertara ezagutu du Gartziak gidatutako bisita batean. Ibilaldi bat egin du herrian zehar eta Emakumeen Etxera joan da bertan egiten den lana ezagutzera.
🗣 Irene Montero: "Errenterian, Maite Gartziaren aldeko botoa eskatzen dut, eta Euskadin, Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verde koalizioaren alde, koalizioa publikotasunaren indarra delako, guztiona den hori zaintzen, babesten eta pertsona guztien eskubideak bermatzen dituzten politikak egiteko gaitasuna duen indar politikoa delako. Osasunaren zati handi bat pribatizatuta duen lurralde batean gaude. EAJren eta PSEren aliantza kontserbadoreak osasun publikoa zaintzen ez duten politikak egitera bultzatu du, eta horrek ekarri du Euskadi izatea pribatizatutako osasun-zerbitzuen ehuneko handia duen lurraldea izatea, etxebizitza garestiena duena eta hezkuntzaren pribatizazio handiena duen erkidegoetako bat.
Elkarrekin Podemosek eraldatzeko indar nahikoa izatea behar dugu, Errenterian eta Euskadiko beste udalerri askotan gobernatzen jarraitzeko, Osakidetza zaintzeko eta bertako profesionalei lan-baldintza duinak eskaintzeko gai diren gobernu aurrerakoiak egon daitezen".
🗣 Maite Gartzia: "Lau urte daramatzagu gobernatzen eta ondorio argi bat atera dugu: gobernatzen dugun tokian, jendea hobeto bizi da. Ausartak izan gara, eta pertsonak jarri ditugu gure politiken erdigunean, haien beharrak eta proiektuak ere. Gure politikak publikoak, sozialak, feministak, berdeak, animalistak eta sozialki bidezkoak dira.
"Irene Montero bezalako emakume ausartengatik nago hemen, politikan. Eskerrik asko gure alde egiten duzunagatik, eredu bikaina zara eta".
Informazio gehiago:
https://lafuerzadelopublico.eus/eu/
Maiatzak 22