Skip to main content
PRENTSA OHARRA

“Irabaztera” joango den Elkarrekin Podemos Santurtzin eta Sestaon aurkeztuko da, ezkerreko bloke aurrerakoi batekin

Alderdi publikoaren defentsan, politika feministen aplikazioan eta “guztiok merezi dugun Bizkaiaren eraikuntzan” koalizioak duen “ezinbesteko” papera aldarrikatzen du

2023/05/06

Podemos Euskadik, Ezker Anitza-IUk, Berdeak Equok eta Alianza Verdek osatutako koalizioa gaur goizean aurkeztu da ezkerraldeko bi herritan: Santurtzin eta Sestaon. “Irabaztera” aterako den bloke aurrerakoi eta ezkertiar batekin aurkeztu da.

Lehenengo ekitaldia Santurtzin egin da, parkeko oinezkoentzako gunean. Bertan, Ainhoa Lopera alkategaiak “konpromisoa” hitzarekin definitu du bere burua. “Udalean oposizio gisa daramatzagun 4 urteetan frogatu dugu. Gainera, ez gara ezezkoan oinarritu, baizik eta proposamen bidezko oposizioa egin dugu”. Berarekin doazenek ezaugarri bera dute eta udalerriko hainbat gizarte-taldetan lan egiten dutela erakusten dute.

Lopera buru duen hautagaitza “udalean ez ezik kalean ere” egindako lanagatik nabarmentzen da. “Jendeak, elkarteek, gizarte-kolektiboek, kirol-klubek... proposamenak egiteko gakoak eman dizkigute”. Loperak bere hautagaitza defendatu du: “lau indar aurrerakoi elkartzen dituen hautagaitza; horrez gain, ezkertiar, feminista, ekologista eta eskubide sozialak defendatzen dituena”.

Alkategaiarekin batera, Eneritz de Madariaga izan da, Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaia. Guztiok merezi dugun Bizkaia eraikitzeko lanean ari direla adierazi du De Madariagak. “Denok merezi dugu ondo bizitzea, ez bakarrik gutxi batzuk”. “Badakigu jendeak zer behar du”, azpimarratu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaiak, eta, horregatik, M-28a irabaztera aterako dira.

Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia, Pilar Garrido, babesa ematera ere joan da, eta harro agertu da Madrilen onartutako legeekin, «guztion onerako» direlako. Garridok indarrak batzearen alde egin du, Santurtzin eta Sestaon aurkezten diren koaliziokoak bezala. “Gu gare arlo publikoa defendatzen duen indar bakarra bere eremu guztietan: hezkuntzan, osasunean, zaintzan…”, adierazi du.


Jarraian, Sestaora joan dira, eta han ere hauteskunde-plantxa aurkeztu dute. Bertan, Inma Arias alkategaiak herri bizigarriago eta bidezkoago bat eraikitzea eskatu du, herritar guztien integrazioaren alde egingo duena, kontu-ematea eta erakundearen kontrol publikoa bermatuko duen udal gobernu batekin.

“Euskal alderdi-bitasunaren aurrean, enpresa lagunei mesede egiten dieten politiken aurrean, diru publikoa soldatetan xahutzearen aurrean, betetzen ez diren proiektuen edota aurrekontu amaigabeak dituzten obra amaigabeen aurrean, Elkarrekin Podemosek erabateko bira eman nahi du gure herria hobetzeko”, adierazi du Ariasek. Horregatik guztiagatik azpimarratu du “irabazi egingo dugu, taldea, programa eta ausardia ditugulako”.

Alkategai sestaoarrak Enkarterriko Batzar Nagusietarako hautagaia den Ritxar Vaquero izan du alboan. Vaquerok garatuko dituzten politikaren jarraibideak eman ditu: “udal zein foru erakundeetatik hurbiltasuneko politika bat egitea funtsezkoa da, ez bakarrik jendeak erabakiak hartzen parte har dezan, baita herritarrak entzunda eta artatuta senti daitezen ere”. Bere ustez, “hori da garrantzitsuena hauteskunde-programetan ez ezik, posible egin behar dugunon agendetan ere ager dadin”.