Skip to main content
PRENTSA OHARRA

Ione Belarra, Irene Montero eta Yolanda Diaz Euskadira abiatu dira Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verde alderdiek osatzen duten koalizioko hautagaiei babesa ematera

Podemoseko ministro eta idazkari nagusia Bilbon izango da datorren ostiralean, Berdintasunaren titularra, berriz, Errenterian izango da astelehenean, eta Lan arduradunak Donostian egingo den ekitaldi batean parte hartuko du datorren asteazkenean

Eskubide Sozialetako eta 2023 Agendarako  ministro eta Podemoseko idazkari nagusiak datorren ostiralean irekiko du Euskadin izango den ministroen presentzia, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verde alderdietako hautagaiak babesteko.

Belarrak Euskalduna Jauregian egingo den mitin batean parte hartuko du 12:30ean, Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiarekin, Ismael Gonzalez IUko Antolakuntza Federaleko idazkariarekin, Joserra Becerra Berdeak Equoko bozeramailekidearekin, Iñigo Martinez Zaton Ezker Anitza-IUko Antolakuntza idazkariarekin, Eneritz de Madariaga Bizkaiko ahaldun nagusigaiarekin eta Ana Viñals Bilboko alkategaiarekin batera.

Hiru egun geroago, hilaren 22an, astelehenean, Irene Montero Berdintasun ministroaren bisita izango da Errenterian. Elkarrekin Podemos-IUk udal gobernuan aurrera eramandako politiken berri  izango du; politika horiek nabarmen zabaldu ditu gehiengo sozialerako eskubideak, Maite Gartzia egungo Kultura eta Kirol ordezkari eta alkategaiaren eskutik. Pilar Garrido, Ahal Dugu Euskadiko Feminismoen idazkaria eta Garbiñe Ruiz Gasteizko alkategaia eta Euskadiko ezker aurrerakoi eta berdearen hautagaitza bateratua osatzen duten alderdietako hautagaiak izango ditu lagun Berdintasun ministroak.

Bestalde, Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroa izango da kanpainaren azken txanpan, asteazkenean, hilak 24, Donostian, Tabakaleran egingo den ekitaldi batean. Bertan izango dira, halaber, Pilar Garrido, Iñigo Martinez Zaton, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos IUren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea eta Miren Echeveste Gipuzkoako ahaldun nagusigaia.


Informazio gehiago:
https://lafuerzadelopublico.eus/eu/