Skip to main content
PRENTSA OHARRA

"Hortzez eta eginez defendatuko ditugu zerbitzu publikoak; izan ere, gobernu-programa betetzea herritarrekin egindako itunarekin betetzea da"

“Konpromiso garbi bat dugu herritarrekin, guztion eskubideak gauzatzeko”, aldarrikatu du Pilar Garridok Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Equo Berdeak eta Alianza Verde koalizioak Irunen egindako mitin batean.

Rafa Mayoral diputatuak hau azpimarratu du: “hauteskundeak ez dira alderdien arteko gatazka bat, baizik eta langile klasearen eta multinazionalen arteko gatazka bat, azken hauek zerbitzu publikoak xurgatzera baitatoz”.

Miren Echeveste Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak hau salatu du: “EAJ eta PSE osasunarekin egiten ari direna duintasunaren muga guztiak gainditzen ditu, eta maiatzaren 28an, ‘Aski Da’ esan behar dugu”.

Irunen izan da gaur Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU Equo Berdeak Alianza Verde alderdiaren mitin nagusia, eta bertan izan dira Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia, Rafa Mayoral Unidas Podemoseko diputatua, Miren Echeveste Gipuzkoako ahaldun nagusigaia, David Nuño Irungo alkategaia eta Santi Jimenez eta Arantza Gonzalez Irun eta Donostiako udaletarako hautagaiak.

Garridoren esanetan, “asko kostatzen ari zaigu PSOEk gobernu-akordioa bete dezan”, eta, horregatik, “zarata egiten dugu eta behin eta berriz esaten dugu, programa herritarrekin egindako ituna dela guretzat”. «Hankak ez zaizkigu dardarka hasiko zerbitzu publikoak defendatzeko, herritarrekin konpromiso argia dugulako”, azpimarratu du.

Ildo horretan, ohartarazi du “krisitik beste modu batean atera daiteke, 2008an ez bezala, orduan milaka pertsona kale gorrian utzi baitzituzten”. Horren erakusgarria dira koalizio gobernuak herritarrak sostengatzeko bultzatu dituen neurri ugariak. “Arduradunak izateaz gain, gehiengo sozialak defendatzeko kudeatzaile onak garela ere erakutsi dugu”, ohartarazi du.

Hauteskundeei begira, maiatzaren 28an guztiok boto bakarra dugula esan du: “hilaren 29tik aurrera guztion eskubideak defendatzea ekarri ahal duena, bai ala bai”. “Geu gara osasuna eta hezkuntza publikoa defendatuko dituen bakarrak, eta etxebizitza duina arrazoizko prezioan eskuratzea ahalbidetuko dutenak. Geu gara publikotasunaren defentsa bermatzen duten bakarrak”, aldarrikatu du.

Bere esku-hartzean, etxebizitzaren legea aipatu du, eta ohartarazi du lege horrekin ez dela dena lortu. “Etxebizitzaren legea onartzea ez da nahikoa. Orain garatzea behar dugu eta, horregatik, gure hautagaiak erakundeetan egotea behar dugu, onartzea hainbeste kostatu den etxebizitzaren legea etxebizitza arrazoizko prezioan eskuratzeko tresna bihur dadin”, azaldu du. Bestalde, Rafa Mayoralek hau azpimarratu du: “hauteskundeak ez dira alderdien arteko gatazka bat, baizik eta herri klaseen eta multinazionalen arteko gatazka bat, azken ahuek zerbitzu publikoak xurgatzera baitatoz”.

Ildo horretan, adierazi du zerbitzuak kanporatzea zuzeneko prestazioa baino sei aldiz gehiago kostatzen dela, eta, gainera, lan-baldintzak eta zerbitzuen kalitatea okertzen dituela. Bereesku-hartzean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu dio eredu neoliberaletik atera nahi badu, “gurekin etor dadila, badakigulako zerbitzu publikoen despribatizazioa nola egiten den”. “Ez dago ezer eraginkorragorik langileen soldatak igotzea eta langileen lan-eskubideak handitzea baino”, aladarrikatu du.

Miren Echevestek salatu du duela lau hamarkada Osakidetza bultzatu zutenek aspalditik ari dira osasun pribatua euskal osasun-sistemaren egiturazko zerbitzuak pixkanaka pribatizatzen. “EAJk eta PSEk osasunarekin egiten dutena duintasunaren muga guztiak gainditzen ari da, eta maiatzaren 28an “Nahikoa Da” esan behar dugu”, aldarrikatu du.

Ildo horretan, gaitzetsi du “gainerako alderdi guztiek negozioa eta bezero-sareak” ikusten dituztela zerbitzu publikoetan. “Bildu ahal duen eta gobernatzen duen lekuetan pribatizazioen eta negozioen trenera igo da”, kritikatu du eta “maiatzaren 28ko hauteskundeen helburua gehiengoaren eskubideak defendatzea dela” ohartarazi du.

Halaber, David Nuñok salatu du EAJ eta PSE lepoko desberdina duten betiko txakurrak direla: “Edo motzean lotzen dira, edo ez dira politika aurrerakoiak egiteko gai izango, politika elitistak, nitxoak eta klasistak egiteko erraztasun handiagoa dute”.

Alkategaiak adierazi duenez, koalizio-gobernuaren barruan “euskal herritarrek eta irundarrek bota diguten erronka jaso dugu: Zuentzako zerbitzu publiko indartsuak, eta ez negozioa guztion kontura egiteko”. “Osasuna ez da jolasa, osasuna demokrazia da. Eta demokrazia defendatu egin behar da, eta, alde horretatik, maiatzaren 28an aukera duzue politika elitistei “nahikoa dela” esateko», adierazi du.

Bestalde, Arantza Gonzalezek ohartarazi du hauteskundeen ostean, “PSEk EAJ ordezkari den euskal eskuinarekin ituna berrargitaratzearen alde egingo du”. Horregatik, ohartarazi du koalizioa dela politika aurrerakoiak eta ezkertiarrak egiteko berme bakarra, “PSEk eskuinarekin ituna egingo” duelako eta “Bilduk publikotasuna eta herritar guztien eskubideak defendatzen ez dituen herri eredu batean sakonduko” duelako.
Informazio gehiago:
https://lafuerzadelopublico.eus/eu/