Skip to main content
PRENTSA OHARRA

Hezkuntza publikoa indartzea proposatzen dugu, zaintza zerbitzu gehiago jarriz eta dirulaguntzak emanez eskolaz kanpoko jarduerak irisgarri egiteko

Garbiñe Ruiz alkategaiak zaintza zerbitzuak zabaltzeko lan egingo du, eta eskolaz kanpoko jarduerak familia guztien eskura jartzeko, inor ez dadin geldi haiek gabe baliabide ekonomikorik ez duela eta

2023/05/02

Elkarrekin Podemosekin (Podemos Euskadi, Berdeak EQUO eta Ezker Anitza-IU) alkategai aurkezten denaren ustez, eskolaz kanpoko kirol eta kultur jarduerak gizarteratzeko tresna bat dira nerabeentzat eta haurrentzat. Hori dela eta, dituzten baliabide ekonomikoak gorabehera, ikasle guztientzat irisgarriak izan daitezen proposatzen du. "Ezin gara egonean egon, familia zaurgarriek haurren eskolaz kanpoko jarduerak ordaindu ezin dituztela eta. Horrek desoreka areagotu baino ez luke egingo. Udalak esku hartu behar du bidegabekeria horri amaiera emateko. Eskolaz kanpoko jarduerek hezkuntzaren parte izan behar lukete, eta guk kalitatezko eta bazterkeriarik gabeko hezkuntza publikoaren alde egiten dugu", azaldu du gaur goizean Zabalganeko Udal Haur Eskolan komunikabideen aurrean.

Helburu hori harturik, alkategaia konprometitu da datorren agintaldian udal diru laguntza sail bat bideratzera, irisgarriago egiteko jarduera horien prezioak eta doan eskaintzeko familiarik zaurgarrienentzat. Hala berean, AMPASekin batera lan egingo du, ikastetxeetako zaintza zerbitzuak zabaldu eta malgutzeko.

Elkarrekin taldeak duen beste helburuetako bat da oporretako programa zabaltzea, adin txikiagoko haurrei (bi urtetik aurrera) estaldura emateko moduan. Gaur egun, 4-18 urtekoak hartzen ditu. "Azken urte honetan eta aurrekoetan, erakutsi dugu udaleko Hezkuntza zerbitzuak gehiago egin dezakeela, udal haur eskolen doakotasunarekin bezala; geuk bultzatu genuen eta gaur egun egia bihurtuta dago. Ez gara, haatik, horrekin kontentatuko eta konformatuko. Badago zer hobetua", ziurtatu du Ruizek.

Neurri horretaz gain, lehendik egina du beste proposamenik alkategaiak, hau da, eskoletako gosariena, zertarako eta "haur pobrezia borrokatzeko". Horrek, gainera, lana eta familia uztartzen lagunduko lieke "goizeko lehen orduan lanera sartu behar duten aita-amei".

Elkarrekin Vitoria-Gasteiz taldeko alkategaiak gogorarazi duenez, aurreko agintaldian zortzi eskolatako patioak birnaturalizatu zituzten, eta ildo horretatik jarraituko dutela iragarri du. Hala, alderdiaren asmoa da udal ikastetxeetako instalakuntzen mantenimendurako diru saila handitzea eta haurrei kalitatezko espazio erosoak eskaintzea ikastetxeetan.