Skip to main content
PRENTSA OHARRA

“Helburu komun bat dugu gure udalerrietan: herritarren bizitza hobetzea”

Durangaldeko hautagaitzak aurkeztu ditu Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza IU-Berdeak Equo-Alianza Verde koalizioak

2023/05/04

Koalizioak bere hautagaitzak aurkezteko ekitaldia egin du arratsaldean, datozen udal eta foru hauteskundeei begira. Abadiñon egin dute, udalerri horretan lehen aldiz aurkeztuko baita hauteskundeetara.

Alfonso Arroyo hautagaiak adierazi du horrek ez duela esan nahi berriak direnik. “Gobernatzen ari garen udalerrien esperientziak bermatzen gaitu”, adierazi du. “Gobernatzen dugun tokietan, jendearen bizitza hobetzen da, nahi dugu bizitza hobetzea, alegia beharra dutenen bizitzak hobetzea, eta ez gutxi batzuen bizitzak bakarrik, ez poltsikoak gure diruarekin bete eta gure herriekin negozioa egiten dituztenak”, azaldu du.

Durangoko alkategai David Hernandezek adierazi du udalerri guztietan helburu komun bat dutela: “herritarren bizitza hobetzea”. “Gure udalerriak hobetzeko elkarrekin aritzen gara, zerbitzu publikoak indartzeko lan egiten dugu, eskualdeko ospitale baten alde borrokatzen dugu, 24 orduko pediatria-zerbitzua lortzeko borrokatzen dugu, Durangalderako anbulantzia medikalizatua eskatzen dugu, osasun publikoaren desegitearen aurka ahotsa altxatzen dugu, gure adinekoentzako bizitza duinak eta egoitzetako langileentzako lan-eskubideak eskatzen ditugu, ez gara isiltzen pertsona migratuen lan-prekarietatearen aurrean, bidegabekerien aurrean ez dugu beste alde batera begiratzen. Horiexek gara gu”, adierazi du.

Berrizen, Sabina Mendez izango da alkatetzarako lehian arituko dena. Berak eta bere taldeak uste dute politikak parte hartzailea izan behar duela, orainaldian aurre egiteko eta etorkizuneko erronkei irmo aurre egiteko”. “Arazoak konpontzeko denbora pasatzen uztea, denborak berak arazoak konpon ditzala, ez da inoiz nire lan egiteko modua izango”, adierazi du.

Julen Dominguez zerrendaburu izango da Ermuan. Bertan uste dute funtsezkoa dela “hurbilekoa zaintzea jendearen eguneroko bizitza hobetzeko”. “Hori Udal batean zerbitzu publikoak indartuz eta zerga-sistema bidezkoago eta progresiboago batez lortzen da”, azaldu du.

Joseba Andoni Fernandez Elorrioko hautagaiak badaki “politika ausartak egiteko eta politika zaharrak atzean uzteko garaia” dela, “argi utzi baitute ez dituztela behar ditugun irtenbideak ematen”. “Egungo eta etorkizuneko erronkei ahalik eta indartsuen aurre egiteko garaia da, horregatik gure udalerriak merezi eta nahi bezalako herri bihurtuko dituen indarra izan nahi dugu”, adierazi du.

Ekitaldian parte hartzerik izan ez duen arren, Zornotzako hautagai Alba Gutierrezek koalizioak udalerri ezberdinetan egingo duen lan-ildo beretik ekingo dio bere hautagaitzari.

Aurkezpenean, Eneritz de Madariaga Bizkaiko Ahaldun Nagusigaia eta Batzar Nagusietako Israel Escalante eta Nerea Briones hautagaiak ere izan dira.