“Gure konpromisoak bete ditugu: LGS % 47 igo da, eskubide feministetan aurrera egin dugu, baita lanerreforma eta Etxebizitzaren Legea egin ditugu ere”
“Sestao Bizkaiko langabezia tasa handiena duen herria da, eta, datuak datu, EAJk diskurtso triunfalistak egiten ditu”, adierazi du koalizioak Ezkerraldeko herrian
Halaber, herritar guztiei dei egiten die hautestontzietara joateko: “Gure senideak, lagunak eta ezagunak konbentzitu behar ditugu igandean botoa ematera joan daitezen”

Podemos Euskadik, Ezker Anitza-IUk, Berdeak Equok eta Alianza Verdek osatutako koalizioak Sestaoko enplegu datu txarrak gogorarazi ditu gaur arratsaldean Ezkerraldeko herrian. “Eta sendoak dira”, azpimarratu du Inma Ariasek, Sestaoko alkategaiak. “EAEko langabezia-tasa bikoiztu egiten dugu, biztanleriaren % 30 baino gehiago kalteberatasun-egoeran dago, eta mila familia daude DSBEaren edo GGGaren mende, haien oinarrizko gastuak estaltzeko”.
Eta zenbaki horiekin, Ariasek deitoratu duenez, “ezin dira EAJren, hau da, bi gehiengo absoluturekin gobernatu duen alderdiaren, moduko diskurtso triunfalistak egin”. Alkategaiak egiten duen kritika argia da: “XX. mendeko herri industriala zerbitzuen sektorearen, makrozentro komertzialen, enplegu prekarioaren eta, lanaldi osoan lan egin arren, hilabete amaierara iristea ahalbidetzen ez duen herria bihurtu da”. Hori dela eta, alkategaiak industria maila berreskuratzearen alde eta erakunde guztietan borrokan aritzearen alde apustu egiten du, hots, sortzen ari diren sektore berrietako enpresak, zein teknologia berriei eta balio erantsi handiko enplegu berdeari lotuta dauden, gure herrira erakartzeko. “Eta, jakina, gazteak eta langabezian dauden pertsonak prestatu behar ditugu, lanpostu horiek lortzeko aukera izan dezaten”.
Bizkaiko ahaldun nagusigaiak, Eneritz de Madariagak, kanpaina bera izan du hizpide, EAJren, PSEren eta EHBilduren lotsak azpimarratzeko. Lehenengoen artean, herritarren arazoekiko interesik eza nabarmendu du, “ez baitute proposamen bakar bat ere egin”; sozialisten aldetik, jeltzaleen baldintzarik gabeko babesa azpimarratu du: “Azken 8 urteetan baiezkoa eman diete zerbitzu publikoak, egoitzak eta garraio publikoa desegiteko politikei. Arreta eta lan-baldintzak prekarizatu dituzten pribatizazioekin bat egin dute, aberatsen eta fortuna handien interesen defentsarekin bat egin dute, eta hori gutxi balitz, ez dutela ezkerreko gobernurik erraztuko Euskadin ziurtatu dute”.
“Ezin dut ulertu Madrilen politika aurrerakoiak ateratzen dituen alderdi berak, eskubideak kentzen dituzten, arlo publikoa murrizten duten eta lurraldea inbertsio-funtsei eta multinazionalei saltzen dieten politikak babestea, hau da, EAJren jarraipena egitea”, azpimarratu du De Madariagak. Aparteko aipamena izan du EHBildurekin, diskurtso ona duela esan baitu, “gurea delako, baina sinesgarritasuna falta zaie”. Eta EiTBn lan-erregulazioko espediente baten alde egin zutela, lanerreformaren aurka bozkatu zutela, eta publikoa defendatzeaz hitz egiten dutela, baina ez Euskal Eskola Publikoaz gogorarazi du.
Enkarterriko Batzar Nagusietarako hautagaiak, Richar Vaquerok, Sestaoren egoera ere aipatu du, “Bizkaia osoan langabezia tasa handiena duen herria baita”. Baina ez hori bakarrik, Vaquerok ere munizipioaren ezaugarri ezberdinak aipatu ditu: “gehiengo absolutua lortu zuen alderdiaren hauteskunde-proposamenak duela bi hilabete kudeatzen hasi ziren herria da, zerbait egin dutela eman dezan; tokiko merkataritza desagertzen den herria da, merkataritza-guneek eta azalera handiek eskaintzen duten lan prekarizatuaren kontura irabaziak lortzen dituzten bitartean; bi abiaduren herria da, benetan dagoen txarra eta sinetsarazi nahi diguten txarrik txikiena; alokairua existitzen ez den herria da, inoren eskura ez dagoelako; eta gizarte-zerbitzuek master bat behar dute laguntzak eskatzeko”. Vaquerok gai horiek guztiak kritikatu ahal izan ditu Sestaon bizi delako, eta berak dioen bezala, “nire herria da, ez bere negozioa”.
Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatua ere bertan izan da. Berak estatuko lorpenak azpimarratu ditu; “hemen, ordez, trabak jartzen zaizkie”. “Lege aurrerakoiek, hala nola, gehigekeriak mugatzen dituen eta gazteei emantzipatzeko eta bizi-proiektuak sortzeko aukera ematen dien etxebizitza-legeak, aurrera eramateko udal gobernu ausartak behar ditugu, EAJk legearen aurka bozkatu zuelako, baita legea aplikatzea eta paper bustian geratzea saiatuko delako”. Era berean, Uriartek hautestontzietara joateko gonbitea luzatu die guztiei. “Gure senide, lagun eta ezagunak konbentzitu behar ditugu igandean baita txakurrak ere bozkatzera joan daitezen”.
Informazio gehiago:
https://lafuerzadelopublico.eus/eu/
Maiatzak 25