Skip to main content
PRENTSA OHARRA

Güeñesek dagokion tokia berreskuratu behar du

Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU eta Alianza Verde alderdiek osatutako koalizioa aurkeztu du Ines Unzagak

Elkarrekin Podemoseko Gueñesko alkategai Ines Unzaga da emakume batek gidatzen duen zerrenda bakarraren burua. Zerrenda hori, gainera, emakumeek osatzen dute gehienbat, eta horrek taldeari arrasto eta ikuspegi feminista nabarmena ematen dio.

Ezkerreko hautagaitza herritar guztien eskubideak defendatzeko prest dauden pertsona borrokalariek eta ausartek osatzen dute, bereizketarik eta diskriminaziorik gabe. “Gure hautagaitzaren ezaugarri komun bat nabarmendu beharko banu, bizitzari aurre egiteko eta norberaren eta besteen eskubideak defendatzeko kide guztiek duten kemena izango litzateke. Erakundeek ahaztutako herri hau udalerri bidezkoago, demokratikoago, adeitsuago eta inklusiboago batek eraldatzeko gai gara, non zerbitzuen kudeaketa gutxi batzuentzako negozioa ez den eta pertsonok udal-jardueraren erdigunea garen”, adierazi du alkategiak.

Unzaga Enkarterrian jaio zen, Galdamesen, eta kazetaria da. Hainbat urtez aritu zen El Correon, baina gaur egun udalerriko call centerrean egiten du lan. Bizitza osoa bizi izan duen, bere alabak hazi diren eta bere gurasoak zahartzen ari diren herri hau suspertzea da bere motibazio nagusia. “Oso tristea da ikustea nola geratzen ari garen atzean Bizkaiko gainerako lurraldeekin alderatuta, eta nola hiltzen ari diren pixkanaka-pixkanaka garrantzitsuak izan diren herrigune batzuk. Gero eta bizitza gutxiago dute eta ez da ezer egiten ari saihesteko”, salatu du Unzagak.

Hautagaitzaren bigarren postuan Susana Ruiz dago, duela bi hamarkada baino gehiagotik Gueñesen bizi dena. Haur txiki batekin eta familia felino zabal batekin, sukaldari gisa lan egiten du egoitza batean, nahiz eta bere benetako pasioa animaliak eta bere eskubideen defentsa izan.

Ondoren, Amable Díaz dago zerrendan, bere familia- eta gizarte-ingurune guztia lotuta dagoen udalerrian jaioa. Bere lan-bizitza hainbat gremiotan eman du, basogintzatik hasi eta zurgintzara edo galdaketa-arduradunera arte. Lan-istripu batek ezintasun iraunkorra eragin zion duela 8 urte, eta, gaur egun, militantzia politikoa eta Gueñesko pentsiodunen plataformako partaidetza (Urtxintxak) uztartzen ditu.

Gainerako zerrenda-kideak adin eta bizi-errealitate desberdineko pertsonak dira, baina ezaugarri komun bat dute: konpromiso soziala eta ausardia gizarte bidezkoago baten alde borrokatzeko.

Lista completa:
ELKARREKIN - PODEMOS, EZKER ANITZA-IU, BERDEAK EQUO, ALIANZA VERDE

Titulares / Titularrak
1.  INES UNZAGA AGUIRRE.
2.  SUSANA RUÍZ DÍAZ.
3.  AMABLE DÍAZ ECHEBARRIA.
4.  LUIS VICENTE VILLAÑO PEREDA.
5.  MIREN ITXASO IRASTORZA TERRÓN.
6.  OSCAR SILVA ZABALBEITIA.
7.  FRANCISCA CASTELLÓN MONTALBÁN.
8.  ALFONSO GIL BARRENA.
9.  MIREN EDURNE RODRÍGUEZ GARCÍA.
10.  JOSU IGLESIAS TERCERO.
11. MARÍA ÁNGELES IBARRA ALLENDE.
12.  MARTA BERROYA ARROYO.
13.  ALBERTO SÁNCHEZ PINILLA.


Informazio gehiago nahi izanez gero:
https://lafuerzadelopublico.eus/es