Skip to main content
PRENTSA OHARRA

Garbiñe Ruizek Judimendiko BIZAN, adinekoentzako zentro soziokulturala, martxan jartzeko konpromisoa hartu du

Alkategaiak ekitaldi batean ziurtatu du gaur egungo udal gobernuak Judimendiko adinekoentzako zentro soziokulturala garatzeko hartutako konpromisoa beteko duela

Isa Serra Podemoseko bozeramaileak babesa adierazi dio Ruizi, sektorearen feminizazioa salatzeko emakumeek bakarrik parte hartu duten ekitaldi batean

Garbiñe Ruiz Gasteizko alkategaiak iragarri du Judimendiko Adinekoentzako Zentro Soziokulturala (BIZAN) jarriko duela martxan, udalburu jartzen bada, “adinekoen garapen pertsonal eta sozialerako” funtsezkoa dela uste baitu. Isa Serra Podemoseko bozeramaileak lagundu egin dio alkategaiari Sefarad Plazan egindako ekitaldian, eta bere hautagaitza zaintzaren alde egingo duen “bakarra” dela esan du.

Ruiz zentro hori abian jartzeko borondatearen alde agertu da gaur, Sefarad plazan, sektorearen feminizazioa eta prekarizazioa salatzeko. BIZAN eraikitzeko beharrezkoa dela uste du, zahartze aktiborako eta gure adinduen autonomiarekin. “Udal-gobernuak bete ez duen promesa hori beteko dugu, guretzat zaintzak funtsezkoak direlako eta zahartzea ezin delako eskubideak galtzearen sinonimo izan. Gure adinekoek ere aisialdirako eskubidea dute”, ondorioztatu du.

Alkategaiaren ustez, auzoen arteko desberdintasunari aurre egiteko neurria da. “Lehen eta bigarren mailako auzorik ez egotea eta guztiek zerbitzu berberak erabiltzeko aukera izatea bilatzen dugu horrela”, dio.

Isa Serrak babesa adierazi dio Podemos, Ezker Anitza-IU, Alianza Verde eta Berdeak Equo alderdien arteko koalizioaren hautagaiari, uste baitu aukerarik onena dela Gasteizen behar den eraldaketarako eta kalitatezko zaintza bermatzeko. “Hautagaitza honek argi du gizarte demokratiko batek berekin dakarrela pertsona guztiek zaintzarako duten eskubidea bermatuta egotea. Eta, zalantzarik gabe, horretarako ausart defendatu behar direla zerbitzu publikoak”, adierazi du.

Informazio gehiago:
https://lafuerzadelopublico.eus/eu/