Skip to main content
PRENTSA OHARRA

Feminismoa aldarrikatzen du Elkarrekin Podemosek gizartearen elementu eraldatzaile gisa

Koalizioaren esanetan “gobernatzen dugun lekuetan aurrerapen feministak daude, eskubide gehiago daude: abortuaren legea, soilik bai da bai legea, trans legea, gutxieneko soldataren igoera, etxebizitzaren legea…

2023/05/05

Podemos Euskadik, Ezker Anitza-IUk, Berdeak Equok eta Alianza Verdek osatutako koalizioak gaur goizean Santurtzin gogorarazi du “gu gara, emakumeak, egunero bultzatzen eta lan egiten ari garenak politika feministak aurrera eramateko”. “Feminismoa behar dugu eraldatzeko”, ziurtatu du Elkarrekin Podemoseko koordinatzaile nagusiak, Pilar Garridok.

Garridok, marinel herriko eta koalizioko emakumeekin batera egon denak, gobernuetan egotearen garrantzia azpimarratu du. “Izan ere, gobernatzen dugun lekuetan aurrerapen feministak daude, eskubide gehiago daude: Abortuaren Legea, Bakarrik Bai Legea, Trans Legea, gutxieneko soldataren igoera, Etxebizitzaren Legea…”.

Elkarrekin Podemoseko koordinatzaile nagusiak koalizioarentzat feminismo hitzak duen esanahia azpimarratu du. “Politika feministez ari garenean, ez gara ari emakumeei bakarrik eragiten dieten problematikei erantzuteaz, baizik eta sistemaren bazterretan bizi diren pertsona guztiei eragiten dieten politikei arreta jartzeaz: LGTBI kolektiboa, adinekoak, migratzaileak, haurrak... Feminismos da arreta jartzea, entzun beharko litzaiekeen arren, entzuten ez zaien pertsona guztiengan”.

Bestalde, Santurtziko alkategaiak, Ainhoa Loperak, emakume santurtziarrek herrian dauden elkarteetan parte hartzen dutela, baina ez modu aktiboan udalerriko bizitza politiko-sozialean adierazi du. Horregatik, Emakumeen Etxea sortzeko beharra aldarrikatu du. “Gu guztiontzako gune erreferente bat, ahalduntze pertsonalean eta kolektiboan elkarrekin lan egiteko gune bat, seguru eta aske sentitzeko erreferentziazko gune bat, elkarteekin eta udalarekin batera emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiteko leku bat”, adierazi du.

Emakumeen Etxea sinbolo feminista bat dela ziurtatu du Loperak, hau da, “parte hartzeko gune bat, lankidetza-sareak sortzeko eta gure bizilagun guztiak sentsibilizatzeko”. Herriko mugimendu feministak proposamena babesten duela azpimarratu du alkategaiak zein, sortzeko eskaera ugari egin arren, EAJren eta PSEren ezezkoarekin topo egin dutela etengabe gogorarazi du.