“Euskal langileen botoak Josu Jon Imazek edo Ignacio Galanek adina balio du: gure botoa Euskadi justuagoa, sozialagoa, berdeagoa eta feministagoa lortzeko erabiltzen dugu”
Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU Berdeak Equo Alianza Verde koalizioak kalitatezko zerbitzu publikoak aldarrikatu ditu EAJren eta PSEren pribatizazioen eta murrizketen aurrean, Barakaldon egindako mitin batean
Ekitaldian, eskualdeko hautagaiekin batera, Enrique Santiago PCEko idazkari nagusi eta diputatuak eta Miren Gorrotxategi Legebiltzarreko bozeramaileak parte hartu dute

Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU Berdeak Equo Alianza Verde koalizioako hautagaiek zerbitzu publikoak zuzenean ematea defendatu dute, kalitatea eta lan-eskubideak bermatzeko, euskal erakundeetan nagusi den pribatizazio ereduaren aurrean.
Casimiro Castaño Barakaldoko alkategaiak azken hamarkadetan, EAJk eta PSEk gobernua partekatu duten bitartean, herrian egindako pribatizazioak atzera bueltatzeko beharra defendatu du. Castañok gogorarazi du pribatizazio horiek “zerbitzuaren kalitatea galtzea ez ezik, langileen lan-eskubideak galtzea ere ekarri dutela”. Izan ere, legealdi honetan, asko izan dira gatazkan egon diren zerbitzu publiko pribatizatuak, hala nola, egoitzetako langileak, etxeko laguntza-zerbitzua edo azkenengo asteetan KBuseko plantilla. “Udala kalitatezko zerbitzu publikoen bermatzailea izan behar da, eta ez kontratuen kudeatzaile hutsa” adierazi du alkategaiak.
Enrique Santiago PCEko idazkari nagusi eta Kongresuko diputatuak koalizioak garatutako politikak goraipatu ditu, “LGSa ia % 50 igo dugu, 1,5 milioi langile behin-behinekotasunetik ateratzeko lan-erreformaren bidez, inflazioaren aurrean langileria defendatu dugu alokairuaren mugarekin edo garraioaren doakotasunarekin. Langile klasearen alde irmo lan egiten duen indar bakarra gara, eskuinaren oposizioaren eta PSOEren erabaki faltaren aurrean”.
Miren Gorrotxategi legebiltzarkide eta Gasteizko taldeko bozeramaileak botoaren balioa azpimarratu du, “maiatzaren 28an euskal langileen botoak, behekoenak, Iosu Ion Imazen botoak edo Iberdrolako presidentearenak bezala balio eta kontatzen du” eta horregatik Elkarrekin Podemos-IUren aldeko botoa ematera animatu du, “Euskadi sozialago eta bidezkoago baten alde, berdeago eta feministago baten alde, arlo publikoaren indarrak agintzen duen Euskadiren alde”.
Eneritz de Madariaga ahaldun nagusirako hautagaiak politika egiteko modu berri bat eskatu du Bizkaian, “EAJren eta PSEren pribatizazioetatik urrun”. EAJk eta PSEk Bizkaian garatutako politika Madrilgo PPren politikarekin parekatu du Elkarrekin alderdiko hautagaiak, “Madrilen autobide hutsak eraikitzen dira diru publikoarekin, Bizkaian supersurrarekin egiten den bezala; biek partekatzen dute arlo publikoa desegiteko eredua, lagunen mesederako”. De Madariagak defendatu du beharrezkoa dela kudeaketa publikotik politika egitea, “kalitatezko arreta eta lan-baldintza duinak bermatzeko”.
Richar Vaquero Enkarterrietako eta Ezkerraldeko hautagaiak kalitatezko garraio publikoa eskatu du “Bizkaiko Foru Aldundiak historikoki alde batera utzi duen eskualderako”. Ildo horretan, Vaquerok azpikontratatutako garraiobide publikoak zuzenean kudeatuko dituen eredu bat proposatu du, Bizkaiko garraiobide guztietarako doakotasunaren alde egingo duena.
Informazio gehiago:
https://lafuerzadelopublico.eus/eu/
Maiatzak 22