Skip to main content
PRENTSA OHARRA

“Euskadi eraldatzeko gai den hautagaitza bakarra gara, herritarren eskubideak berreskuratzeko”

Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta  Alianza Verde koalizioak zerbitzu publikoen aldeko apustu irmoarekin eta Euskadin gauzak aldatzeko konpromisoarekin hasi du hauteskunde kanpaina, jendearen eskubideekin negozioa egiten jarraitzea eragozteko

“Esaten duguna betetzen dugu, ezinezkoak direla esaten diguten neurrien alde azkeneraino borrokatuz. Inork mahai gainean jartzera ausartu ez diren neurrien alde egiten dugu”

“Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verde alderdiek hasiera eman diote Euskadiko hauteskunde-kanpainari gaur, “Euskadin gauzak aldatzeko konpromisoarekin”, euskal herritarrek galtzen ari diren eskubideak berreskuratzeko eta guztiontzako eskubide berriak eskuratzeko. “Bada garaia betikoek pribilegiatu gutxi batzuentzat politika egiteari utz diezaioten gizartearen gehiengoaren interesen aurka, bada garaia gure herri eta hiriekin negozioa egiteari utz diezaioten, herritarren eskubideen kontura”, aldarrikatu du koalizioak kanpainaren abiatze-ekitaldian.

Gasteizko Europa Jauregian hasi da kanpaina, Euskadiko udal- eta foru-hauteskunde garrantzitsuei begira. Bertan parte hartu dute Garbiñe Ruiz (Gasteizko alkategaia), David Rodríguez (Arabako ahaldun nagusigaia), Miren Echeveste (Gipuzkoako ahaldun nagusigaia), Ana Viñals (Bilboko alkategaia), Leticia Jimenez (Amurrioko alkategaia), Oscar Fernandez (Gasteizko alkategaia), José Damián García (Arabako Batzar Nagusietarako hautagaia) eta Juantxo López de Uralde (Alianza Verdeko koordinatzaile federala).                    
Herritarrei balio ez dien eta justizia sozialaren aldeko apusturik egiten ez duen eredu zahar baten aurrean, Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta  Alianza Verde da hautagaitza bakarra Euskadirentzat beharrezkoa den eraldaketa eskaintzeko gai izango dena. NOla? Publikotasunaren aldeko apustutik, publikotasuna delako guztiontzako eskubideak bermatzen dituena, publikotasuna da eskubideekin espekulatzen ez dena. Azken batean, publikotasuna defendatzea  pertsonentzakopolitika egitea delako, eta ez negozioa egitea. “Publikotasunaren indarra aitzakiarik gabe defendatzen dugu. Euskadiko zerbitzu publikoak bermatzen dituen indar bakarra gara”.

“Zenbaitek ez dute adorerik erakusten, betikoek beren pribilegioei eusteko; beste batzuek, berriz, jendeari aldaketa ezinezkoa dela sinetsarazten saiatzen dira, bozkatzeak ez duela ezertarako balio esanez, haien helburua gauza guztiak berdin jarraitzea delako. Demokraziaren beldur dira, baina guk ez dugu erresinazio hori onartzen. Bozkatzeak balio duela eta gehiengo sozialerako emaitza onak lor daitezkeela erakutsiko dugu”, aldarrikatu du koalizioak, eta herritarrei maiatzaren 28an hautestontzietara joateko deia egin die, Euskadik behar duen aldaketa lortzeko.
                                    
Euskadik eskatzen duen eraldaketa lortzeko, koalizio-gobernuak bultzatutako lorpenen bermea dugu. “Guri esker, gaur egun, LGSa askoz handiagoa da, eta euskal langile askorengan du eragina onura hori. Guri esker, kalitatezko enplegua sortzen duen eta behin-behinekotasuna eta prekarietatea murrizten dituen lan-erreforma bat dugu. Guri esker, klima aldatzeko legea dago indarrean, eta, horri esker, irmoatasunez aurre egin ahal zaio trantsizio ekologikoari. Guri esker daukagu etxebizitzari buruzko legea, etxebizitza eskuratzea lehen aldiz eskubide bihurtzen duena…”, nabarmendu da.

Beste alderdi batzuek ibilbide luzea dute atzean; baina, hala eta guztiz ere, Unidas Podemos Gobernura iritsi arte ez da funtsezko aldaketarik izan herritarrentzat. “Esaten duguna betetzen dugu, bururaino borrokatuz aurrera, lortutako neurri batzuk ezin direla aurrera eraman ezinezkoak direla esaten diguten arren. Inork mahai gainean jarri ez dituen neurrien alde borrokatzen dugu”.

Hasierako ekitaldian, euskal ezker aurrerakoi eta berdearen hautagaitza bateratua osatzen duten lau indarrak egon dira, euskal herritarrei baikortasuna eta itxaropena emango dien proiektua osatu dutenak, hain zuene gizarte sozial, zuzen eta berdinzaleago baterantz aurrera egiteko beharrezkoak diren aldaketak lortze aldera. “Bidezkoa eta birbanatzailea den  fiskalitate  aldeko apustua egiten dugu, osasunaren eta hezkuntza publikoaren aldeko benetako apustua egiten dugu. Gure ustez, autogobernua eta tokiko eskumenak aplikatu behar dira, Euskadin guztiontzako irisgarri egingo duen etxebizitza-politika behingoz ezartzeko, Euskadiko eremu askok jasaten duten kontrolik gabeko turismoa kontrolatzeko, jasangarritasunerantz eta lurralde-kohesiorantz aurrera egiteko…”
                    
“Hauteskundeak alderdi, elkarte, auzokide eta gizarte zibilaren baturarekin bateratzearekin  sendotzeak eta zabaltzeak bermatu egiten duEuskadin publikotasunarekin  negozioa egiteari utziko zaiola”, aldarrikatu da.

Ildo horretan, ekitaldian parte hartu dutenek salatu dute Euskadin negozioa egiten ari direla etxebizitza duina izateko dugun eskubidearekin, osasun publikoarekin, hezkuntzarekin, zainketekin,  egoitzekin eta energiarekin. “Udal politika, forala, zerbitzu gisa baino ezin da pentsatu, inoiz ez negozio gisa”, ohartarazi dute. “Elkarrekin Podemos Ezker Anitza IU Berdeak Equo Alianza Verde koalizioak aurre egingo diegu  eliteei, espekulatzaileei, funts putreei…” “Hauteskundeei begirako Euskal ezker aurrerakoiaren hautagaitza bateratu hau bai gutxi gustatzen zaiela betiko pribilegiatu guztiei!”.

Egiaztatu da koalizioak indar handia duela, eta horren erakusgarri da hauteskundeei begira 66 udalerritan aurkeztu direla hautagaitzak, 2019an baino 14 gehiago, alderdiaren oinarriaren eta militantziaren eskutik. Horrek esan nahi du EAEko herritarren % 85ek baino gehiagok Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verde koalizioari eman ahal izango diotela botoa tokiko hauteskundeetan. Koalizioa herritarrekin batera egongo da, kaleko ekintza ugaritan, herritarren kontsultak eta eztabaidak barne. Horrez gain, hautagaiekin batera  hauek izango dira: Ione Belarra (hilak19, Bilbon), Irene Montero (hilak 22, Errenterian) eta Yolanda Diaz (hilak 24, Donostian) ministroek babestuko dituzte, bai eta ezkerreko hautagaitza bateratu hori osatzen duten lau indarretako ordezkari autonomiko eta instituzional ugarik ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero:
https://lafuerzadelopublico.eus/es/