Skip to main content
PRENTSA OHARRA

Elkarrekin Podemoseko hautagaien herri bazkaria Ezker Anitza-IU Berdeak Equo Alianza Verde alderdiarekin

 Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU Berdeak Equo Alianza Verde alderdiko hautagaiek mantela eta militantzia partekatu dituzte gaur Abadiñon (Bizkaia) egindako herri bazkari batean. Bertan izan dira koalizioa osatzen duten indarren kargu organikoak eta instituzionalak. Bertan izan dira, besteak beste, Pilar Garrido, Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia, Iñigo Martinez Zaton, Ezker Anitza-IUko Antolakuntza idazkaria, Stella Garcia, Berdeak Equoko bozeramailekidea. Miren Gorrotxategi Eusko Legebiltzarreko bozeramailea eta Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatua.

Pilar Garridok eskertu egin du koalizioa osatzen duten lau indarren militantziaren lana, hori baita hauteskundeen bateratzeak duen aktiborik handiena. Era berean, hautagaiak egiten ari diren lan ausarta nabarmendu du, hala nola Abadiñoko alkategai eta anfitrioi izan den Alfonso Arroyorena. Arroyok azpimarratu du militantzia dela alderdia egin behar duena, eta nabarmendu du Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU Berdeak Equo Alianza Verde alderdiak udalerri horretan aurkezten duen lehen hautagaitzak politika egingo duela, «herritarren alde eta haientzat».