Skip to main content
NOTA DE PRENSA

Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verde koalizioa 66 udalerritan aurkeztuko da hauteskundeetara, 2019an baino 14 udalerri gehiagotan

EAEko ezker aurrerakoi eta berdearen koalizioak duela lau urte baino %27 udal hautagaitza gehiago erregistratu ditu: zerrendek EAEko herritarren % 85 hartzen dute barne

2023/03/25

Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verde koalizioa EAEko 66 udalerritan aurkeztuko da maiatzaren 28ko hauteskundeetara, hau da, 2019an baino 14 hautagaitza gehiago izango dira, tokiko hauteskundeetarako 52 zerrenda erregistratu baitira. Horren arabera, EAEko ezkerreko koalizio unitarioak duela lau urte baino % 27 udal hautagaitza gehiago dituela.

Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verde alderdiak zerrenda unitarioak aurkeztuko ditu udalerrietan eta zerrenda horiek euskal herritarren % 85 bilduko dute. “Oinarriaren eta militantziaren eskutik, nabarmen handitu dugu gure presentzia udal hauteskundeetan; izan ere, lan handia egin dute duela lau urte hautestontzietan boto-paperik izan ez genuen udalerrietan hautagaitzak aurkeztu ahal izateko”.

Koalizioak nabarmendu du laugarren indarra batu duela -Alianza Verde-, 2019ko hauteskundeei dagokienez. Koalizioa 21 udalerri berritan aurkeztuko da hauteskunde-zerrendetan, hona zerrenda: Plentzia, Abadiño, Arrigorriaga, Gernika, Lemoa, Igorre, Orozko, Orduña eta Zaldibar, (Bizkaia); Astigarraga, Azpeitia, Beasain, Deba, Lezo, Oiartzun, Mendaro, Mutriku eta Urnieta (Gipuzkoa); eta Alegría-Dulantzi, Amurrio eta Oion (Araban). Bestalde, hauteskunde hauetan ez da zerrendarik izango ondoko herrietan: Agurainen, Legazpin, Mungian, Ormaiztegin, Urretxun, Zamudion eta Laudion.

Maiatzaren 28ko hautestontzietan presentzia handiagoa izateak indartu egiten du EAEko ezker aurrerakoi eta berdearen koalizioa – udal eta foru hauteskundeetan boto-paper bakar batean batuko dena –, herritarrei Euskadi bidezkoagoa, solidarioagoa, feministagoa eta berdeagoa lortuko duen herri proiektu berritu bat eskaintzeko xedea duena.