Skip to main content
PRENTSA OHARRA

Ekitaldia Bilbon, Ione Belarrarekin

Ekitaldian, Podemoseko idazkari nagusi eta Gizarte Eskubide eta Agenda 2030eko ministroaz gain, honako hauek ere izan dira parte-hartzaileak: Ana Viñals Bilboko alkategaia, Eneritz de Madariaga Bizkaiko ahaldun nagusigaia, Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile eta Unidas Podemoseko diputatua, Iñigo Martínez Ezker AnitzaIUko Antolakuntza idazkaria, Ismael González IUko Antolakuntza idazkaria eta Joserra Becerra Berdeak Equoko bozeramailekidea.

🗣 Ione Belarra: "Euskadin aliantza kontserbadore sendo bat dago, ukitu kosmetikoak egiten dituena, baina ez da kezkatzen benetako arazoen sustraiaz: genero-arrakala sakonaz, familia-kontziliazioaz, klima-aldaketaz... Hori ez da aldatuko aliantza kontserbadore horren eskutik. Herri honetako aliantzen politika historikoa aldatu behar dugu. Jende guztiak daki Elkarrekin Podemos dela aliantza historiko hori aldatzeko funtsezko pieza. Nafarroan ikusi genuen, eskuina gotortuta zegoen tokian, eta gauza bera gertatuko da Euskadin. Jendea babesteko udal-sare bat eraiki behar dugu, EAJren eta PSEren aliantza kontserbadorearen aurrean"

Donostia tenkatutako merkatu-eremu oso izendatzea eragingo duen hautagai bakarra Víctor Lasa da. Garbiñe Ruiz da Gasteizen OHZ igotzeko eta hutsik dauden etxebizitzak zergapetzeko lan egingo duen pertsona bakarra, eta Ana Viñals da sustapen berrien %20 alokairu sozialerako bidera daitezela bermatzeko larrua jokatuko duen pertsona bakarra".

🗣 Pilar Garrido: "Ez dugu onartuko gutxi batzuen eskuetan amaitzea gure bizitzei eusten diena, babesten gaituena, alegia oinarrizko ondasunak, oinarrizko zerbitzu publikoak. Herritarren eskubideak hortzen eta aginez defendatuko ditugu, publikotasunaren indarretik, publikotasunak babesten baikaitu guztiok.

Isilik, beldurtuta eta bakartuta ikusi nahi gaituzte, baina elkarrekin gaude eta herri honetan zarata egiten jarraituko dugu, eskubideak konkistatzeko. Oso zaratatsuak gara, horrelaxe konkistatu baitira eskubideak herri honetan beti. Zarata egiten dugu eta zarata horretatik atera zen etxebizitzaren legea. Ez gara besoak gurutzatuta geratuko eta irmo jokatu dugu etxebizitza eskuratzeko eskubidea lortzeko. Euskal gizarteak eskerrak eman behar dizkio Ione Belarrari lege horren defentsan egindako lanagatik. Justiziazkoa da. Etxebizitzaren legea Belarra Legea da.

Etxebizitzaren legeari baiezko botoa ematea etxebizitza izateko eskubidea defendatzea da, ezeztz bozkatzea, berriz, espekulatzaileei eta funts putreei babestea da, ez baitute ezer egin Euskadin etxebizitza duina eskuratzeko. Euskal legea "paper bustia da" udalek ez baitute aplikatu eta EAJk eta PSEk paper bustia izatea eragin dutelako. Zarata egingo dugu etxebizitzaren Estatuko eta Euskadiko legea aplikatzeko. Eta hori aplikatzeko bermea erakundeetan egotea da".

🗣 Eneritz de Madariaga:  "Etxebizitzaren eskubidea defendatuko duten bakarrak geu gara. Alokairuaren prezioari muga  jartzea bermatuko duten bakarrak geu gara. Euskadiko etxebizitzaren prezioa  Estatu osoko garestienetakoa da. Herrialde honetan 40 urtez berberak aritu dira gobernatzen, eta ez dute ezer egin etxebizitzaren gaia hobetzeko. Etxebizitza eskubidea bermatzearen aurka bozkatu du EAJk. Ezetz esan dio gehiegizko prezioei kontrola jartzeari. Erosoago sentitzen dira higiezinen lobby-en eskutik, etxebizitzarako eskubidea bermatu beharrean".

🗣 Ana Viñals: "Udalek hirugarrenei saltzen diete lurzoru publikoa. Amaitu da tranpa, EAJko eta Euskadiko Alderdi Sozialistako jaun-andreok. Amaitu dira aitzakiak. Gure apustua da etxebizitza lehentasun politiko hartzea, Udalaren aurrekontuaren azken tokian ez egotea. Politika ausartek finantzaketa izatea eskatzen dute"

Informazio gehiago:
https://lafuerzadelopublico.eus/eu/