Skip to main content
PRENTSA OHARRA

25 euroko bonu bat proposatu dugu hilean, Arabako garraio publikoa mugarik gabe erabiltzeko

Hala iragarri du ahaldun nagusigaiak Amurrion egindako ekitaldi batean, Leticia Jiménez alkategaiarekin batera. Izan ere, Miranda-Urduña trenbide-ardatza birgaitzea eskatu du, Aiaraldea eskualdea lotzeko.

Elkarrekin Podemoseko Arabako ahaldun nagusigaiak gaur Amurrion egindako ekitaldi batean iragarri du hilean 25 euroko bonu bakarra jarriko dute martxan Araba osorako, “garraio publikoa sustatzeko eta lurraldea lotzeko, Arabako herritar guztiei aukera-berdintasuna eskaintzeko” neurria baita. Leticia Jimenezek maiztasunak eta ordutegiak indartzea eskatu du eta Jose Ramon Becerrak Aiaraldean kalitatezko garraio publikoa ez bermatzea kritikatu du.

Podemos, Ezker Anitza-IU, Alianza Verde eta Berdeak Equo alderdiek osatutako koalizioak garraio publikoa gizartearen “elementu kohesionatzaile” eta desberdintasuna murrizteko neurri gisa duen balioa aldarrikatu du gaur Amurrion. Leticia Jiménez alkategaiak nabarmendu du eskualdeak maiztasun gutxi dituela Gasteizera joateko eta are gehiago Gasteizen mugitzeko. Jimenezek maiztasunak zabaltzearen, ordutegiak zabaltzearen eta Miranda-Urduña trenbide-ardatza berreskuratzearen alde egin du, lurraldea lotzeko xedeaz. “Hor dago trenbide-ardatza eta gutxiegi erabiltzen da”, azaldu du.

David Rodriguez Arabako Ahaldun Nagusigaiak EAJren eta PSEren lurralde-eredua kritikatu du, “desberdintasunek markatutako bi abiadurako Araba baten alde” egiten duelako eta gaineratu du “garraio publikoaren erabilera sustatu behar dela”. “Garraio publikoaren deskontua lehen urrats handia izan zen, baina garraio publikoaren doakotasunerantz aurrera egiten jarraitu behar dugu. Horregatik, Arabako garraio publiko osoan mugarik gabe bidaiatzea ahalbidetuko duen hileroko bonu bat proposatzen dugu”, ondorioztatu du. 25 euroko bonoa izango litzateke, ikasleentzat 15 eurokoa eta doainik 16 urte baino gutxiago dituzten gazteentzat.

Bestalde, Berdeak Equoko bozeramailekide José Ramón Becerrak kritikatu du garraio publikoa erabiltzea eskatzen dela, baina ez dela ahalbidetzen, eta hori inkoherentziaz joaktzea dela . "Larrialdi klimatikoaren aurkako borrokak ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea eskatzen du, baina Aialako eskualdean hori ezinezkoa izango da Aldundiak eskaintzen duen garraio publikoa bigarren mailako eskualde batekoa den bitartean", azaldu du.